![]() |
![]() ![]() |
|
![]() |
||
Ignacio Zuloaga XIXgarren mendearen azkenaldi eta XX.aren Iehen parteko Euskal Herriko pintorerik garrantzitsuena da.
1870.ean jaioa zen Eibarren (Gipuzkoa), gaztarotik lan egin zuen bere aita Plazido damaskinadutzaren tailerrean, gero Madrid, Erroma eta Parisera aldatzeko, non osatu zituen bere ikasketak.
1888.ean bere herriko lehen lan ezagunak burutu zituen, Eibarko iturria eta Arrateko itsua.
1890.ean Gauguin, Van Gogh, Degas eta Toulouse-Lautrec (zeintzukin lagun handi egin zen). Euskaldun pintorea laster egin zen 98 belaunaldi hartako mito. "Zuloagak bere gaien ahalmenetik lortzen zituen adierazpenak, bere artista gizazalearen emaitza handietsia azalduz", Lafuente Ferrari historiagile eta akademikoak hain bikain adierazi zuenez. Bere ikasketa unibertsala, urte haietan pintore batentzat hain nekeza hasi eta gaindituz 1898. urtearen haseran. Parisko bere erakusketan Frantziako gobernuak erosi zion ohil bat Lusemburgoko Museorako. Madriden pintatzen zuen eta udazken aldera jo zuen Segoviara, non kokatu zen bere osaba Danielen zeramikako tailerrarren aurrekaldean.
1899an Lehen Domina Barcelonako Exposición de Arte haretan.
1900.ean Parisen Erakusketa Unibertsalean agertzen ditu bere lanak. Espaniako epai mahaiak bere obra ukatu zuen, baina Belgicako Estaduak erosi.
1901.ean Urrezko Domina handiarekin saritu zuen Dresdeko erakusketa Internazionalean eta hasiera luzea eman zion berekiko hain laguna izango zuen Rainer Maria Rilke-rekin. Le París Ilustré zeritzan zenbaki monografikoa eskaini zion; Madriden Grupo del 98 taldeak eskaini zion omenaldia, eta Berlingo Operak eskatu zion Carmen eszenografia.
1903an hasi zuen Auguste Rodin eskultorearekin adiskidetasuna, urteak igaroala indartuz joango zena.
1905.ean, euskal pintoreak luzaroan gutunezko harremana edukiko zuen Picasso gaztearekin.
1909.ean ordea, Europako hiri nagusietan erakuskeetak eduki ondorean aurkeztu zuen bere Iana New York-en ustegabeko ikuslanengandik onharpena lortuz, bai kritikaz eta bai salketaz ere. Bere erakusketa Hispanic Society-k europear pintore handitzat agerrarazi zuen iparramerikarrentzat.
1911.ean Erromako Bellas Artes Erakusketa Internazional hartan Sari Nagusia eman zioten.
1914.ean Goya zenaren jaiotetxea erosi zuen Fuendetodos-en eta aldi berean ireki zuen Zumaian bere museo-etxea, Europako gudu garaian Zumaian pintatuz jarraitu zuen, non biltzen zituen espainiar intelektualak, Ortega y Gasset, Valle-Inclán, Unamuno, Pío Baroja, Marañón eta abar, zeintzuk maiz bizitatzen zutuen.
1915ean Eibarren erakusketa, 1914 urteetako Munduko Gudako urnezurtzeri laguntzeko.
1917.ean New York-eko erakusketak, kritika onez berriro ekarri zizkion garaitea eta salketa onak.
1920-an Goya-ri eraiki zion monumentu eder bat Fuendetodos herrian, eta garai berean Londres-ko Royal Academy-n ireki zuen erakusketa.
1922an Granadan erakusketa Lehen Concurso de Cante Jondo bere lagun Falla zenak antolatua. Bertara agertu zirenen artean zeuden Rusiñol, Gómez de la Serna, Neville, Legendre, "Cagancho" eta García Lorca.
1925.ean Zumaian antolatu zuen behartsueri laguntzeko benefizentzia korrida, Belmonte toreatzaile zela.
1926-an Madrideko Circulos de Bellas Artesko erakusketa nagusiaren ondorean Pedraza-ko gaztelua erosi zuen.
1928an apainketa iradokituz eratu zuen Manuel de Fallaren El retablo de Maese Pedro egoki aurkezteko. Segoviaco Vizcainos ostatuan.
1931an Madrideko Museo del Arte Moderno-ak Zuloagaren gela berezia jartzen du.
1936ko Gerrate Zibilaren haseran, Zuloaga bere Zumaiako lantegian geratu zen, bere lanari loturik eta erretraturik hoberenetakoa egiten dio bere lagun Beobide eskultoreari.
1938an Bienal de Venecia hartan bere lanak harrera bikaina izan zuen Sari Nagusia jasoaz.
1945eko urriaren 31ko gauean hil zen Madrilen bere Las Vistillas-ko tantegian eta, azkenik Donostian hobiratua izan zen, non gordetzen den bere gorpua.